XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lasai, Antton! Turistak dittuk!... - Eta soiñu jolia? Euskaraz badaki, guk bezain ongi... - Hala duk, bai; baiña... badakik!.

Eta behin eta berriz errepikatu dute denek beren indar guztiez: ....

Kanta bukatzean, eseri egin dira denak, umorerik ezin hobean.

Eta sortu den isilaldi berrian, izeba mintzatu da gure mahaian: - Hilayo: joan egin beharko diagu.

Ez duk uste? Bestela berandu egingo zaiguk.

Zabaldu bezala egin zait zerua. Hura zuloa!.

- Egia esan, arrain zopa ona zegoen - amak esan.

Kalera irten gara.

Gure Seat 600 zuri kaxkarra, eskola aurrean zegoen, eskolaren aurrean.

Eta hartzerakoan berriro irakurri dut gerlaondoko oroitarriaren testua: 1939-1945 .

Eta, beherean, berrogei bat izen, euskaldunak maiz oso: .

Nardaturik, familia agurtu dut laburki; eta Xingudi kolkoa uraren ertzetik inguratuz, eta eskuin aldean nabarmenki zainduta zegoen delakoa eskuin aldean utziz, Hondar-gainera hurbildu naiz.

Arratsa, epel. Haize arrastorik ez.

Jaizkibelgo hegia, beltz eta zehatz zeru horiaren gainean.

Ez diet ezer erantzun.

Eta zuzenean bildu naiz gelara.